[go: up one dir, main page]

  • 0 Posts
  • 7 Comments
Joined 2 年前
cake
Cake day: 2024年3月28日

help-circle
  • PetruxtoRola euskarazZein da zure sistema kuttunena?
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    23 天前

    Ba oraingoan grognard zahar bezala erantzungo dut.

    • BRP: @baisser@mastodon.eus -ek esan duen bezala, niretzat ere 1d100 izan da nire erreferentziazko sistema urte pilo batez. Ulertzeko erraza, moldagarria, edozein genero eta estilotan funtzionatzen duena… Gainera, azken urtetan jolas modernoek sistemari egin dizkioten egindako moldaketak asko gustatzen zaizkit: Troubleshooters, Mythras eta abar. Iruditzen zait sistema on zahar bat sistema on moderno bihurtu dutela.

  • PetruxtoRola euskarazHastapenak rolean
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    23 天前

    Ba nire iritzia da edozein rol joko ona dela hastapenerako! Nire ustez, mekanika bera baino, jokoaren giroa eta tokia dira garrantzitsuagoak. Jokalariak pozik badaude, berehala sartuko dira rol jokoan. Arauak konplexuak direla? Aurkituko dute modu bat aurrera egiteko. Gaizki jokatu dutelaren sentsazioa izango dutela? Ikasiko dituzte arauak hurrengorako (edo ikasiko dute arauak kontutan ez hartzen). Baina ondo pasako dute ziur.

    Gure rol taldearen hastapenak gogoratzen baditut, “Rolemaster” eta “Eraztunen Jauna” jolasekin… 12 urterekin dena gaizki egiten genuen, baina partidak egiten genituen, gutxi gora behera arauak jarraituz (eta inbentatuz). Baina garrantzitsuena roleoa zen, istorioaren narratiba, zirrara, epikotasuna, sorpresak…

    Haur gazteekin jolasteko (12 urte baino gutxiago) agian arau errazak dituzten jolasak ondo etor daitezke, baina esango nuke 12 urtetik aurrera gazteak prest daudela sistema konplexuak ulertzeko (eta ulertzen ez badituzte, haien hack propioa sortuko dute).


  • PetruxtoRola euskaraz0 Sesioa egiten al duzue?
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    23 天前

    Ba normalean ni maizter naizenean ez dut 0 saiorik egiten, baina Balabakarrak zuzentzen ditudalako izaten da. Iruditzen zait kanpaña baten hasierarako oso baliagarria dela, tonoa argi uzteko eta pertsonaiak ezagutzen joateko. Eta batez ere, badaude joko zehatz batzuk non 0-saioa oso garrantzitsua den. Pentsatzen ari naiz “Brindlewood bay”, “Trueque”, “Urban shadows” edo horrelakoetan. Mundua lehen saio horretan sortzen duzu joko horietan eta oso dibertigarria da! Beti oso oso ondo pasa dut saio horietan. Horrelako jokoetan batzuetan ordu erdiko 0-saiotxo bat egin izan dut nik, gero jarraian partida egiteko. Ez dakit 0-saio bezala kontatu daitekeen, baina funtzioa berdina da.


  • PetruxtoRola euskarazBortizkeria rol jokoetan
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    2 个月前

    Nire ustez, rol jokoetan feminismoarekin bezala gertatzen da, dekonstrukzio ariketa bat egin beharko genuke. Aspalditik rolean oso oinarrikotzat ematen ditugun kontu asko ez dira berez horrela izan behar. Jatorrizko jokoetan hala bazen ere, eboluzionatu beharko luke. Egia da azken urtetan indarkeria joera hori puskatzen duten joko berriak atera direla, baina jokalari gehienek errotuta daukate rol partida baten muina borroka dela. Beti harritu izan nau rol jokoen liburu gehienetan zenbateko garrantzia ematen zaion borrokaren sistemari. Gehienetan automatikoki doan gauza bat da,ematen du borroka sistema berezia behar du rol joko batek beti. Baina ez dut uste beharrezkoa denik. Juxtu iruditzen zait askotan ez dela batere beharrezkoa, oinarrizko arauekin borrokak ere arautu daitezkeela, azpi-sistema berezirik gabe. Pertsonalki, borrokek asko aspertzen naute eta bai Pastorolan eta bai Zortzimilakoan edo beste mini-jokoetan juxtu partida eta narrazioaren emozioa beste alderdi batzuetatik eraman nahi izan dut. Drama, arriskua, pertsonaien arteko gatazkak… Nire ustez horrek ematen dio zirrara mahaiari, ez borrokak. Egia da borroka bat oso zuzena dela, jokalaria fikzioan sartzeko modu erraza dela (“nire pertsonaiak hiltzeko arriskua duka!”) eta dramak eta beste pertsonaiekiko harremanek denbora eta inplikazio gehiago eskatzen diola jokalariari. Baina nire esperientzia txikian, iruditzen zait berehala lortzen dela inplikazioa modu horretan, eta inplikazio hori askoz sendoagoa dela borrokarekin lortutakoa baino.


  • PetruxtoRola euskarazJokoaren Helburuak eta Mekanikak
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    2 年前

    Iruditzen zait mekanika ezkutu guzti horiek jokoaren tonoak, generoak eta loreak ezartzen dituela mahaian. Mothershipen kasuan erraza da, Alienen erreferentea unibertsala delako, eta beraz arau zehatz bat eduki gabe ere, ezkutaketa jokoaren barne sentitzen delako. Zailagoa iruditzen zait horrelako gauzek funtzionatzea tonoa hain ezaguna eta unibertsalizatua ez denean.


  • PetruxtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    2 年前
    Gustave Dauphinek Karl Otto Eberhearti idatzia, 1920ko otsailak 20

    Tuvalu uharteak, 1920ko otsailak 20

    Carl Otto Eberheart maitea,

    Bitxi egiten zait pentsatzea hemen ortzimugan sartzen ikusten dudan eguzkia, ondoren, 15.000 kilometrotara, zure adatsak berotuko dituen hori bera izango dela. Eguzki izpiekin batera sentitzen ote dituzu gaur zurekin izan ditudan gogoetak?Nik bart pasa dudana baino gau hobea opa dizut. Pentsatzen dut ez zenuela nire gutunik espero, baina aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit gau ilun eta beroak. Eta ezinbestekoa izan da gu biok bizitako hura gogoratzea.

    Oraindik ez dut gehiegi idatzi nahi ikusi genuen hortaz, baina ezin dut ukatu ametsek larritu nautela. Bizitakoa gori-gorian utzi didan amesgaiztoa izan dut, eta ezin diot pentsatzeari utzi ametsa baino, abisu bat izan dela gaurkoa. Besterik ez, oraingoz. Aurrerago berri hobeak ekarriko dizkizudalaren esperantzetan.

    Adeitasunez,

    Gustave Dauphine

    P.D.: Azken alarma moduan, hemen uzten dizut Tuvaluko biztanleek atean marrazten duten irudi hau. Orient Expressean hainbat alditan ikusi genuen aztarna horren antza hartzen al diozu zuk ere bai? Amets goxoak izan, adiskide.



  • PetruxtoRola euskarazSegurtasun neurriak 0 sesioan
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 年前

    Esango nuke segurtasun neurriak oso garrantzitsuak direla. Nik “de facto” segurtasun neurri bat jartzen dut beti: ATE IREKIA. Hau da, edozein unetan jokalariren bat gaizki sentitzen bada ez dago arazorik partidatik ateratzeko. Hori beti, jokalariak ezagunak izan ala ez. Horrez gain, jokalari ezezagunekin eta rol jokotan inoiz aritu ez direnekin marrak eta beloak markatzen saiatzen naiz partidaren aurretik. Baina egia da batzutan jakintzat ematen ditugula gauza asko eta ez ditugula behar bezala azaltzen.