Kaixo rolari maiteok!! “0 sesioa”, rol partida edo kanpaina hasi aurretik egin daitekeen sesio bat da. Bertan partidaren, gaia, giroa, nondik norakoa, segurtasun arauak eta beste hainbat gauza eztabaidatzeko aukera izaten da. Batzuentzat ezinbesteko urratsa da 🤩 , beste batzuentzat, denbora galtzea… 🙄
Zuek, zuen partidatan erabiltzen al duzue “0 sesioa”? Beti erabiltzen duzue? Egiten baduzue, ze helburu lortzeko?
–
Nire aldetik normalean ez dut egiten 0 sesiorik, baina kanpaina luzeetarako gomendagarria dela uste dut, jokalari guztiek oinarrizko arauak eta gehienbat ze girotan eta gutxi-gora-behera nolakoak izango diren abenturak eztabaidatzeko erabiltzen dut. Hala ere, egia da bala bakarretarako edota jada asko ezagutzen garenon artean saio bat horrelako zerbait egiteko erabiltzea, batzuetan errepikakorra izan daitekeela, eta “0 sesio”-ko azalpenak gutxinaka joan daitezkeela sartzen kanpainak edo partidak aurrera egiten duen heinean.
Ba normalean ni maizter naizenean ez dut 0 saiorik egiten, baina Balabakarrak zuzentzen ditudalako izaten da. Iruditzen zait kanpaña baten hasierarako oso baliagarria dela, tonoa argi uzteko eta pertsonaiak ezagutzen joateko. Eta batez ere, badaude joko zehatz batzuk non 0-saioa oso garrantzitsua den. Pentsatzen ari naiz “Brindlewood bay”, “Trueque”, “Urban shadows” edo horrelakoetan. Mundua lehen saio horretan sortzen duzu joko horietan eta oso dibertigarria da! Beti oso oso ondo pasa dut saio horietan. Horrelako jokoetan batzuetan ordu erdiko 0-saiotxo bat egin izan dut nik, gero jarraian partida egiteko. Ez dakit 0-saio bezala kontatu daitekeen, baina funtzioa berdina da.