Ondo etorri zait abisua Adur jokoa umeentzat ez dela hain egokia (lehen hezkuntzako irakaslea naiz eta tentazioa izan nezakeen).
Ez naiz ia inoiz ibili rol jokoetan. Iruditzen zait zerrenda erabilgarria litzatekeela gidatzeko errazak diren jokoena, horrela familia oso batean (ia) inork ez badaki horrelakoetan jokatzen, hasi daitezke.
Besterik gabe, ez naiz mundu honetan (edo hauetan jeje) ibiltzen baina gustatzen zait horrelako mezuak irakurtzea.
Niri iruditzen zait atal horretan sartzea posible dela. Horrela anitzagoa ere izango da jendeak klik egitean aurkituko duena, ezta?