“Aldi berean” diozunean, programetaz ere ari zara? Hau da, bi erabiltzaile Obsidian instantzia bera erabiltzen. Hala bada, VNC-k lagatzen du sesioa partekatzea, baina ez nago ziur segurtasun-neurrietaz: baliteke erabiltzaile-kontua behar izatea.
- 0 Posts
- 5 Comments
jonto Informatikariak•Programa bat, interfaze eta guzti, HTTP(S) atakara bideratu daiteke?1·5 years ago
jonto Informatikariak•Programa bat, interfaze eta guzti, HTTP(S) atakara bideratu daiteke?1·5 years agoSSH-n (X11 igorriz) programak abiatu daitezke (Firefox, adibidez), eta VNC-n mahaigain osoa erabili: KDE-n KFRB zerbitzaria eta KRDC bezeroa daude.
jonto Informatikariak•Programa bat, interfaze eta guzti, HTTP(S) atakara bideratu daiteke?1·5 years agoEz. HTTP testuan oinarritutako protokoloa da. Programa gutxi batzuek badute beraien web bertsioa zerbitzarietan erabili ahal izateko, baina interfaze grafiko osoa ez da posible. Ez du zentzu handirik, egiari zor.
Halere, helburuaren arabera, alternatibak daude.
-
Programaren edukia partekatu nahi baduzu, besteek ikus dezaten: RTP bidez, OBS bezalako softwarearekin.
-
Ordenagailu batera grafikoki konektatu nahi baduzu bertan zerbait egiteko, adibidez eramangarri batetik zerbitzari batera: SSH X sesioa partekatuz (ssh -X), edo VNC (RNB erabiltzen du).
-
Nik dakidala Tunein da aukerarik onena irratiak online entzuteko, fisikoak zein digitalak, baita podcastak ere.
Nik darabildan
curseradio-k horren OPML jarioen bitartez lagatzen du irratia entzutea. Suposatzen dut Clementine, Rhythmbox eta horrelakoek euskarria izango dutela.
Instantzia ezberdinak badira,
ssh -Yeta bertan obsidian abiatu aginte-kontsolatik. Interfaze eta guzti agertuko da, eta segur aski geldotasunekin.Agian screen-ekin instantzia bera partekatu daiteke (ikus hemen)… baina nik VNC egokiago ikusten dut kasu horretan (nahiz eta behar baino baliabide gehiago kontsumitu).