- 8 Posts
- 8 Comments
Kaixo! Bai, kontsola eramangarria da baina Linuxa darabilkien ordenagailua da berez 🤯 Nahikoa potentzia du ordenagailurako joko berri gehiengoak eta, zer esanik ez, aurreko urteetakoak jokatu ahal izateko. Gailua bera moldagarri xamarra da, konpondu daiteke, diskoa handitu eta honelako gauzatxoak egin.
Arrakastaren zati handiena Linuxen Windowserako diren jokoak erabili ahal izatea da, pasada bat. Jokoak ez dute gailurako prestatuta egon behar, baina integrazio pixka dutenak erosoago jolasten dira (letra tamaina…). Emuladoreak instalatu daitezke baita ere.
Oso erosoa da eta konturatu gabe hartzen diozu gustua… Nik dock bat dut pantaila handia eta sagu/teklatuarekin jolasteko, baina ia ez dut erabiltzen… SteamDecka sofan, terrazan, ohean, zutik… Egia da joko guztiak ez direla berdin eta batzurekin esperientzia agian ez da erosoena, baina…
Ez dut uste mugikorrak maila honetara iritsiko direnik oraingoz, baina kontsola eramangarrien merkatua biziberritu da eta nik uste ikusiko dugula gauza interesgarririk. Hor bai, AA-k ez txip guztiak bereganatzen 😭
Aupa! jimakker naiz, beste mundu bat posible dugula uste dudalako nago hemen 😅 Zer edo zer esatearren, ez dut gidabaimenik ez dudalako kapitalismoak ezarritako garraio modelo kaduko honen parte izan nahi… Baina bakoitzak berea eh, ahal dena 💪
jimakkerMto Euskal Preparazionistok•Collapse OS: Zibilizazioaren kolapsoaren ondoren mikro-kontrolatzaileak programatu ahal izateko sistema eragilea eta tresna multzoa1·4 years agoOso interesgarria. Traste zaharrak bota ordez gorde beharko genituzke?
Oso interesgarria, milesker!
Ibilgailu batzuk AdBlue depositoa hutsa badute ez dute arrankatzen.
(eztabaida sortzearren) Zein da Solarpunk estetika, baldin badago?