[go: up one dir, main page]

EITB

EITB TALDEA

Koparen bila

Kopako finaleko emozio guztia gerturatuko digu EITBk, zuzenean eta programazio zabala eskainiz

EITB

0:33

Koparen bila lelopean, EITBk programazio berezia prestatu dufinalera begira; besteak beste, ETBko kiroletako albistegiak Sevillatik egingo dituzte 17an eta 18an, baita "Euskadi Quédate" saioa ere, ETB2n, larunbat arratsaldean. Irratietan ere konexio eta saio bereziak izango dira egun horietan.

EITB TALDEA

Antzerkia eta dantza

  • 'Egin bedi zure nah-ia'

    'Egin bedi zure nah-ia'. Argazkia: Dantzerti

Dantzertiren lanak EITBren plataformetan, arte eszenikoak zabaldu eta sustatzeko lankidetza hitzarmenari esker

EITB

PRIMERAN eta ETB ON plataformetan eskura ditugu Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren bederatzi pieza. Gainera, EITBk Dantzertiren azken bi ekoizpenak grabatuko ditu: 'Egin bedi zure nah-ia' eta 'Shakespeare ez zen inoiz hemen egon'. Ekainean eskainiko dira.

EITB TALDEA

Apirilaren 13ko astean hasita

  • ETB1 ON

    ETB1 ON

ETB1 ONek etenik gabeko 12 orduko euskarazko haur programazioa eskainiko du, LTD bidezko emanaldian

EITB

07:00etatik 19:00etara izango da, eta MAKUSIren edukiak eskainiko dira. Gainerako orduetan Internet bidezko seinalearekin bateratuko da, eskubide murrizketarik gabeko edukiekin. ETB1 ONek, beraz, bikoiztu egingo du emisioa, telebista konbentzionalean haurrentzako edukien eskaintza handitzeko.

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk eta Artium Museoak Mari Puri Herrero eta Esther Ferrer artisten inguruko filmak aurkeztu dituzte

EITB Media

  • Artium Museoan egindako aurkezpeneko irudia. Egilea: Quintas.

    Artium Museoan egindako aurkezpeneko irudia. Egilea: Quintas.

Kultura garaikidea publiko berrien artean zabaltzea da lankidetza honen helburua. 'Erresonantziak' dokumental sailaren barruan daude bi lanak ikusgai daude ETB ON plataforman.

TELEBISTA

telebista

- 22:00etan

0:31
HERRI-TXIKI-INFERNU-HANDI

Urduña bisitatuko dute igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Bizkaiko hegoaldera joango dira igande honetan Mikel Pagadi eta Miren Nogales. Urduña Bizkaian hiri titulua duen lurralde bakarra da, eta historiaz betetako enklabea. Ez galdu, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta ETB ONen.