|
 |
Igandera arte egongo dira ikusgai antzinako argazkiak Algortan Igorlea: UKBERRI - Data: Asteazkena, 2007 Ira, 26 - 07:10 PM
7 Irakurketa
Irailaren 30era arte hartuko du Algortako Telletxe plazak Fotorretro Getxo 2007 antzinako argazkien erakusketa. Bertan 400 irudi inguru ikusteko aukera dago, udal bildumatik hartuak. Erakusketaren ordutegia etengabea izango da. Argazki horietan, "Getxo udalerria eta getxoztarrak aro ezberdinetan ezagutuko dituzte bisitariek: XX. mendeko lehen urteetatik gure egunetara arte", azaldu dute kultur iturriek. Oraingo honetan Algorta eta Getxo herrietako irudiek eta argazki-artxiboaren fondoari eginiko azken ekarpenek protagonismo berezia izango dute. Udal-agiritegia partikularrek eginiko ekarpenak eta dohaintzak osatzen dute. Nahi duenak Algortako San Nikolas plazako liburutegira eraman ditzake argazkiak. "Bertan, kopia digitalizatua egiten dugu eta originala itzuli", azaldu dutenez. Argazki-artxiboa sortu zenetik, apurka-apurka hazi da. Gaur egun 7.000 argazkitik gora dago. Argazkian, Arrigunaga hoindartzako antzinako irudia.
|
|
Ostiralean zabalduko dute berriro Bordatxu gazte txokoa Erandion Igorlea: UKBERRI - Data: Asteazkena, 2007 Ira, 26 - 06:49 PM
7 Irakurketa
Erandioko Bordatxu gazte txokoak berriz zabalduko ditu ateak ostiral honetan, irailak 28. Iaz bezala, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lokala ostiral, larunbat eta igandeetan egongo da zabalik arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Bertan, lagunekin egoteko, musika entzuteko, interneten nabigatzeko, ekitaldiak antolatzeko eta euskaraz egiteko aukera izango dute gazteek. "Bordatxun euskara sustatzeaz aparte aisialdi osasuntsu eta erakargarriaren alde lan egiten da", antolatzaileek adierazi dutenez. Gustuko dituztenak proposatu eta gauzatu ahal izango dira bertan, ikasturte osoan zehar, neska-mutilek. Esan bezala, etzi egingo dute hasiera jaia arratsaldeko 5etatik aurrera. Argazkian, neska koadrila bat Bordatxun.
|
|
Azarora atzeratu dute asteburu honetako bodyboard proba Sopelan Igorlea: UKBERRI - Data: Asteazkena, 2007 Ira, 26 - 06:41 PM
10 Irakurketa
Sopelako Atxabiribil hondartzan egin behar zen EHSF Bodyboard zirkuitoko proba atzeratzeko erabaki du Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). Irailaren 29an eta 30ean jokatu behar bazer ere, azaroaren 10 eta 11ra aldatu behar izan dute Europako bodyboard txapelketako proba garrantzitsua izango delako asteburu honetan Portugalen. "Orain dela gutxi erabaki da azken horren data eta EHSFk bere egutegia aldatu behar izan du Europa mailan lehian diharduten euskal bodyboarderren onerako", azaldu dute antolatzaileek. Era horretan, txapelketa bietan partehartzeko aukera izango dute gure lehiakideak. Argazkian, David Perez sopeloztarra / EHSF.
|
|
Erlaxazioa, informatika eta areto dantzak izango dituzte aukeran Berangoko nagusiek Igorlea: UKBERRI - Data: Asteazkena, 2007 Ira, 26 - 06:21 PM
8 Irakurketa
Berangoko Udalak urrian emango die hasiera 60 urte gorakoei zuzendutako 2007-2008 ikasturteko jarduerei. Berrikuntzak berrikuntza, bi zerbitzu kendu egin dituzte igazko egitarauaren aldean: podologia eta ileapainketa, hain zuzen. Hala ere, ahal bada, ikasturtean zehar martxan jartzen ahaleginduko direla adierazi dute udal agintariek. Bestalde, lege-aholkularitza dohainik emango zaie nahi duten guztiei. Horretarako, ordua eskatu beharko zaio aldez aurretik Noelia Ruiz aholkulari eta abokatuari. Egitaraua osatzeko gimnasia (astearte eta ostegunero, 11:00etatik 12:00etara), areto dantzak (asteartero, 18:00etatik 19:30era), erlaxazio tailerra (asteazken eta ostiralero, 11:00etatik 12:00etara) eta informatika (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 12:00etatik 13:30era) izango dituzte aiton-amonek. Horretaz gain, hitzaldiak -hurrengoa nutrizioari buruzkoa- ere egingo dituzte. Dagoeneko urriaren 19rako dantzak (19:00etatik 21:00etara) antolatu dituzte Nagusien Etxean, sarrera doan. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek bertara jo beharko dute. Argazkian, aiton-amonek askaria egiten Berangoko Nagusien Etxean.
|
|
Nazioarteko skate txapelketa egingo dute larunbatean Sopelan Igorlea: UKBERRI - Data: Asteazkena, 2007 Ira, 26 - 05:37 PM
7 Irakurketa
Larunbat honetan, irailak 29, QIX International 2007 izeneko skate txapelketa jokatuko da Sopelan. Saioa udaletxeko plaza ondoko landan izango da goizeko 10etatik aurrera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Partaideak hiru mailetan lehiatuko dira: 10 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 16 urte azpikoak. Izena ematea Rider Skate dendan edo egun berean bertan egin daiteke. Txapelketa amaitu ostean sariak bananduko dira, gainera partaide guztiek opariak eskuratuko dituzte. Ekitaldi honen laguntzaileak dira Sopelanako Udala, Sopelanako Gazte Informazio Bulegoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Power Pop marketing enpresa, Arcuswear eta Zut Skate Parks.
|
|
Gizon bat atxilotu dute Algortako banku batean lapurtzen saiatu delakoan Igorlea: UKBERRI - Data: Astelehena, 2007 Ira, 24 - 07:32 PM
22 Irakurketa
Ertzaintzak I.A.B. 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo pasa den ostiralean Algortako banketxe batean lapurreta egiten saiatu zelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioaren arabera, pertsona bera aurreko egunean ere atxilotu egin zuen Euskal Poliziak Algortan, taberna batean lapurtzen zegoelakoan harrapatu zutenean. Banketxeari dagokionez, ostiralean goizeko hamar eta erdiak jota, norbaitek Ertzaintzari ohartarazi zion Algortan kokatutako banketxe bateko bulegoan gizonezko bat lapurreta egiten saiatzen ari zela. Esan zutenez, minutu batzuk lehenago gazte bat banketxera joan zen eta, mehatxuzko idazki baten bidez, langile bati jakinarazi ei zion hori lapurreta bat zela eta berehala diru kopuru jakin bat emateko eskatzen ziola. Antza denez, langileak uko egin zion eskaera onartzeari eta borroka txiki bat izan zuen ustezko lapurrarekin; orduan honek alde egin zuen bere helburua lortu gabe.
|
|
Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borrokaren argazki erakusketa estreinatu dute Bilbon Igorlea: UKBERRI - Data: Astelehena, 2007 Ira, 24 - 07:01 PM
28 Irakurketa
Ekologistak Martxan erakundeak “25 urte Lemoizen itxieratik! 25 urte nuklearrik gabe!” argazki erakusketa estreinatu du gaur goizean Bilboko Zazpi Kaleetako Burtsa eraikinean, Pilota kaleko 10. zenbakian. Erakusketa larunbatera arte egongo da zabalik eta bertan, 1972 eta 1984 urteak bitartean Lemoizko zentral nuklearraren aurka izandako borroka gogoratu eta ezagutu ahal izango da, garaiko lekukotasun grafikoaren bidez. Ordutegia 9etatik 13etara izango da goizez. Arratsaldez, berriz, 4etatik 9etara izango da erakusketa ikusteko aukera.
|
|
EHUko Zuzenbideko ikasleek auzitegietan praktikak egiteko aukera izango dute Igorlea: UKBERRI - Data: Astelehena, 2007 Ira, 24 - 06:31 PM
19 Irakurketa
Leioa eta Donostiako campusetan dagoen EHUko Zuzenbide Fakultateko bosgarren mailako ikasleek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako justizia-auzitegietan praktikak egiteko aukera izango dute. Horrela zehazten du gaur goizean Fernando Ruiz-Piñeiro hiru lurraldeko Auzitegi Nagusiko presidenteak eta Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak sinatu duten lankidetza-hitzarmena. Ruiz-Piñeirok Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren izenean sainatu du eta unibertsitatearen izenean Javier Quel Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Adela Asua Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko dekanordea ere izan dira. Aipatu praktikak Practicum irakasgaiaren baitan sartuko dira. Berau lizentziaturako azken mailan egiten da eta zuzenbide arloko praktika profesionalean trebatzen hasteko aukera ematen du.
|
|
Fredi Paya: "Kultur erreserbak" Igorlea: UKBERRI - Data: Ostirala, 2007 Ira, 21 - 05:23 PM
54 Irakurketa
Bizkaian gertatutako tragedia greziarra. Lemoizko Andraka auzo erabat euskaldunean, etxebizitzarik eraikitzeko baimenik ez zuen izan berrogeita hamargarren hamarkada osteko belaunaldiak. Ondorioz, herritik kanpora bizitzera joan behar izan zuten; gehienak Mungiara joan ziren eta gainontzekoak Getxo ingurura. Orain urte gutxi txaletak eraikitzen hasi zen Bilbo eta Getxo inguruko jendea. Bertako aitite-amamekin batera, ospa egin behar izan zuen belaunaldiaren lekua hartu eta, biologiak agintzen duenean, Andrakako biztanle bakar bihurtuko dira. Adibide bat baino ez da, baina gure geografiako leku askotan jazotzen dabilen anomalia kulturala islatzen du. Ordezkatze horrek sortzen dituen ondorio ugarietatik, bakarrean zentratu gura nuke. Argazkia: Koska irratia.
|
|
EHUk automatrikulan ikasleen laurden bat baztertzen duela salatu dute Igorlea: UKBERRI - Data: Osteguna, 2007 Ira, 20 - 11:02 PM
35 Irakurketa
Itsas EHUko software librearen sustapenerako taldeko kide batek UKBERRI.NETi jakinarazi dio Internet bidez automatrikula egiteko unibertsitateak erabiltzen duen softwareak ez duela bermatzen ikasleen laurden batek bere automatrikula Internetez egin ahal izatea. Software askearen aldeko ikasle horrek azaldu duenez, "automatrikularen softwarea ez da bateragarria Firefox eta Konqueror nabigatzaileekin eta seguraski ez da izango ere ez Opera, Camino edo Safarirekin, automatrikulako arduradunek esandakoagatik". Ikasleak etxetik saiatu zen behin eta berriro automatrikula egiten baina azkenean ezintasunez laguntza telefonora deitu zuen: "Microsoft Internet Explorer erabili behar nuela esan zidaten eta nik programa hori ez nuela esatean, lelo moduan esan zidaten 'baina oso erraza baita: inicio-n sakatu...' Windowseko erabiltzailea banintz bezala". Azkenean Linux eta Firefox erabiltzen duen ikasleak matrikula Leioan egin behar izan zuen, bertan ere baztertua izateko, "Zientzia fakultateko eta liburutegiko ordenagailuak erdara hutsean" daudelako. Itsas taldeak neurriak hartzea erabaki du eta laster EHUko webguneko arduradunekin jarriko da harremanetan.
|
|
| |
 |
|